MOSAICO. «Ezkatak», de Leire Bilbao
Hemen dago MOSAICO euskarazko irakurketa klub birtualaren hirugarren edizioa! Oraingoan, Ezkatak (Susa, 2006), Leire Bilbaoren lehenengo liburua, irakurriko dugu. Poema-bilduma hau irakurtzean, itsas errealitatearen eta iruditeriaren zati bat ezagutuko dugu, ikuspuntu fresko, gazte eta femeninotik ikusita, baita pertsonen arteko harremanek eta naturak autoezagutzan eta ni poetikoaren garapenean jokatzen duten papera ere.
Poema-bilduma honetan, idazleak hizkuntzaren arauak apurtzen ditu hainbatetan, bere buruarekin (edo, agian, ni poetiko batekin) elkarrizketa batean aritzeko. Itsasoaren mundua (itsasotik/itsasoarengatik/itsasoan bizi direnena, behintzat) poema hauetan agertzen da behin eta berriz (liburuaren izenburuak hasiera-hasieratik adierazten duen bezala), eta ezkatez estaltzen ditu Bilbaoren hitzak, horien behean, hondoan unibertso poetiko bat aurki dezagun.
Emakumea (emetasuna), komunikazioa, familia… ere agertzen dira orrialde hauetan; izana eta izatea (hau da, poetarena, poemarena eta gurea), agian mundua hobeto ulertzen saiatzeko. Poema hauetan, odola eta izerdia ur gaziarekin nahasten dira, eta gaurko hizkuntzaz betierekoak diren gaiei buruz egiten digute hitz.
Leire Bilbao (Ondarroa, 1978) euskal idazlea eta Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da. Gaztetan bertsolaritzan jarduna, Euskadi Irratia, Berria eta Deia bezalako zenbait komunikabideetan kolaboratzaile gisa aritu da.
Poesian, Ezkatak (2006), Scanner (2011) eta Etxeko urak (2020) argitaratu ditu. Haur- eta gazte-literaturan ere jarduna da, eta hainbeste lan argitaratu ditu. Horien artean, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk (2015) eta Barruko hotsak (2021), Haur- eta Gazte-literaturako kategorian Euskadi Literatura Saria jaso zutenak, eta Klera (2024), Haur- eta Gazte-literaturako kategorian Espainiako Literatur Sari Nazionala jaso zuena.
Irakurketaren dinamizazioa Izaskun Gracia Quintana idazle, itzultzaile eta zuzentzaileak egingo du. Berlinen bizi izan zen urteetan, sormenezko idazketa tailerrak eman eta literatur irakurketa eta ekitaldi ugari antolatu zituen.
************
¡Ya está aquí la tercera edición del club virtual de lectura MOSAICO en euskera! En esta ocasión, vamos a leer el libro Ezkatak (Susa, 2006), ópera prima de Leire Bilbao. Al leer este poemario, conoceremos parte de la realidad y del imaginario marítimos, vistos desde un punto de vista fresco, joven y femenino, así como el papel que juegan las relaciones interpersonales y la naturaleza en el autoconocimiento y el desarrollo del yo poético.
En este poemario, la escritora rompe a menudo las reglas del lenguaje para desarrollar una conversación consigo misma (o, tal vez, con un yo poético). El mundo del mar (de los que viven junto a él, de él o por él, al menos) aparece una y otra vez en estos poemas (como expresa desde el principio el título del libro), y cubre con escamas las palabras de Leire Bilbao para que, bajo ellas, en el fondo, encontremos su universo poético.
La mujer (la feminidad), la comunicación, la familia… también aparecen en estas páginas; el ser y la esencia (es decir, del poeta, del poema y la nuestra), quizás para intentar comprender mejor el mundo. En estos poemas, la sangre y el sudor se mezclan con el agua salada y nos hablan de temas eternos con un lenguaje actual.
Leire Bilbao (Ondarroa, 1978) es escritora y licenciada en Derecho económico. En su juventud, también se dedicó al bertsolarismo. Ha colaborado con varios medios de comunicación, como Euskadi Irratia, Berria y Deia.
En poesía, ha publicado Ezkatak (2006), Scanner (2011) y Etxeko urak (2020). También ha trabajado en literatura infantil y juvenil, y ha publicado numerosas obras. Entre ellas, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk (2015) y Barruko hotsak (2021), que recibieron el Premio Euskadi de Literatura en la categoría de Literatura Infantil y Juvenil, y Klera (2024), que recibió el Premio Nacional de Literatura en la categoría de Literatura Infantil y Juvenil.
La dinamización de la lectura la realizará Izaskun Gracia Quintana, escritora, traductora y correctora. Durante los años que vivió en Berlín, impartió talleres de escritura creativa y organizó numerosas lecturas y eventos literarios.
